XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

WEBGUNEAK

Xorroxinen Irratiaren alde

Baztan Bidasoako Xorroxin irratiaren aldeko web orria ireki dute Geocitieseko doako web espazioan.

Irratiak Lesakatik emititzeko lizentzia baimena eskatu egin dio Nafarroako Gobernuari, baina zaila ikusten dute, Miguel Sanz buru duen UPNko gobernuak euskararekiko duen jarrera ikusita.

Horregatik, kanpaina egiten ari dira Euskalduna hitza, bertakoa bihotza lemapean kanpaina hasi dute, eta horren parte bat Interneteko leiho hau.